Menú Principal
Menú actividades
Acceso Usuarios
Juan Murillo-ren 6. dana |
2012ko abenduak 22an 6. dana eskuratu du gure maisu Juanek. Euskadi eta estatuan dagoen maila haundienetarikoa. Juan Murillok 30 urte inguru daramatza karate praktikatzen, erakusten, arbitratzen edo eta federazio mailan lanean. Eta azken hilabeteetan prestakuntza berezia egin du bere 6. danaren azterketarako. Berak aitortzen duenez hau ez litzateke posible izango Rita Juaristi eta Maite Larrañagaren laguntzarik gabe. Biek aholkatu eta gainbegiratu diote azterketarako lana, eta gainera Maitek Juanen "uke" bezala egin du azterketa guztiek izaten duten binakako atalean. Zorionak Juan, eta baita ere zorionekoak gu, Kanku Anaitasunakoak, daukagun maisua haundiarengatik! Osssssss! |