URTE AMAIERAKO OHARRAK Array Imprimir Array

Azkoitia, 2013ko ekainak 3

 

ANAITASUNA-KANKU ESKOLA

1.- Ikasturte amaierako jaialdia/erakustaldia ekainak 18, asteartea, arratsaldeko 7etan Elkarguneko pista haundian izango da.

Bertan gure ikasle denek parte hartuko dute talde eta maila desberdinetan banatuta. Parte hartze hau oso baliogarria da denontzat norberaren perfilaren erakusgarri bezala, eta konfirmatzea eskatzen da.

Eta nola ez, karategia eramatea ezinbestekoa da.

Aurten, bizi dugun krisi ekonomikoa dela eta, janaria bilduko dugu ongintzako kausa batentzat.

2.- Urteroko Urrategirako igoera, ohiko lora sortaren eskaintzarekin, ekainak 19, asteazkena, 15:00-tatik 20:00-tara izango da.

Berau ondo prestatu eta organizatzeko ere joan behar dutenen konfirmazioa behar dugu.

3.- Maiatzak 25ean Euskadiko Eskola Kiroleko txapelketa ospatu zen, eta honen ondoren hasi dira maila pasatzeko azterketak.

Azterketa egin ahal izateko beharrezkoa da eskaera orria bete eta tokatzen den kuota ordaintzea. Gogoratu kuotan barne daudela azterketako eskubideak eta lortu nahi den gerrikoa.

4.- Beti bezala matrikulazio epea ekainean irekitzen da eta hil hauetan matrikulatzen direnek lehentasuna izango dute egun eta ordutegiaren hautaketan.

Honek taldeak aurrez organizatzea ahalbidetzen digu eta zuen lankidetza eskertzen dizuegu aurrez.

5.- ANAITASUNA – KANKU Eskolaren senide eta lagunentzako ate irekiko jardunaldiak ekaineko lehen bi ostiraletan, 7 eta 14ean, arratsaldeko 6tatik 7tara bitartean izango dira.

Berauetan gure irakaskizunetako kontzeptu desberdinak, osasuna, arte martzialaren oinarri, balio eta jarrerak erakutsiko zaizkizue.

Besterik gabe, zuen arreta eta laguntza eskertuz,

Juan Murillo